XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sarasua.
Bertso kontuan daude
horrenbeste gradu,
ta hoiek puskatzea
dago gure kargu,
juraduak al duen
zintzoen dihardu,
jarri zaite humila
ta izan ondradu,
hemen batek al duna
onartu behar du.

Gorrotxategi.
Hementxe bota ditut
horrenbeste marru,
bapo saiatua naiz
kanpo eta barru,
zertan dezu aurrean
hainbeste liburu,
hain baju izateko
puntuen kopuru,
bizkaitarra banintz ni
txapeldun seguru.

Sarasua.
Enbidia gehiegi
barruan daukazu,
nerbioek egiten
dizute enbazu,
garbi esango dizut
aditu zaidazu,
txapelketa faltsu da
ta ez egin kasu,
bertsolari hobea
izango zera zu.